BEBARRUKO JARDUNEK: STEVE GUNN-EN KONTZERTUA BIHAR

Urriak 12, ostirela 22:30tan

             STEVE GUNN (AEB)

 

The Wire eta Pitchfork aldizkarietako kolaboratzaile den Marc Masters-ek ondorengoa idatzi zuen Steve Gunn-i buruz:
“Gaur egun, John Fahey-k ireki eta Loren Connors edo Jim O´Rourke bezalakoek zabaldutako iturri oparotik edaten ari diren gitarra-bakarlari bikain asko dago. Hainbeste, non, nabarmentzea ia ezinezkoa bihurtu den. Nolanahi ere, Steve Gunn-ek lortu du nolabait horrelakorik egitea. Hau ez da izan nahitaez gitarra-jotzaile bezala duen abileziagatik, hori horrelaxe izanagatik ere; abilezia berezi hori pausatuko den estilo eta paraje ezberdinak aurkitzeko duen senagatik baizik”.
Steve Gunn gitarra-jotzaile apartekoa izan arren, azkenaldian bere ibilbidea musikaren alderdi sortzaile-konposatzailera bideratu du, kantu propioei, bere ahots zulatu baina ahaltsu hori erantsiz. 2009ko “Boerum Place”  txalotuaren egileak laster kaleratzekoa du lan berri bat, Black Twig Pickers taldeak zati batzuetan lagunduta. Aurten bertan John Truscinski bateria-jotzailearekin batera kaleratua du “Ocean Parkway” izeneko lana Three Lobed Recordings zigiluan.

BIDEOAK

http://www.youtube.com/watch?v=_XgK-Z8NPm8
“Bossman Medley” for Bodyspace, portuguese music website
http://www.thefader.com/2012/02/10/open-bar-steve-gunn-2/
“Old strange” Fader TV special
http://www.youtube.com/watch?v=KEpdSU-5FeI
Bomb Sessions : live improvistations and interview
http://www.youtube.com/watch?v=3Qa1LzkWUD0
“Dusted mind” videoclip from Boerum Place”
http://www.youtube.com/watch?v=_XgK-Z8NPm8



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s