KIESLOWSKI, dekalogoa: asteartea U3 eta igandea U8 (azkenak)

 

“Orokorrean hamar pelikulen mezua, mezurik bada, Jainkoa bera baino haratago doazen gauzetan Jainkoa bilatzea da”

Krzystof Kieslowski

 

IX

9. kapitulua: Ez duzu lagun hurkoaren emaztea desiratuko

Zuzendaria: Krzystof Kieslowski / Gidoia: Krzystof Kieslowski eta Krzystof Piesiewicz / Argazkia: Piotr Sobocinski / Musika: Zbigniew Preisner / Zuzendaritza artistikoa: Halina Dobrowolska / Muntaia: Ewa Smal / Produkzioa: Ryszard Chutkowski Poloniako Telebistarentzat / Iraupena: 58 min. / Aktoreak: Ewa Blaszczyk (Hanka), Piotr Machalica (Roman), Artur Barcis (bizikletako gaztea), Jan Jankowski (Mariusz).

Roman eta Annaren arteko maitasuna koitoa burutu ezinak baldintzatzen du; Roman inpotente bihurtu da. Bikoteak ez du seme-alabarik. Banatu daitezke (Romani sexologoak gomendatu bezala) baina batzen dituen sentimenduari eusteko ahalegina egiten saiatzen dira. Annak maitale bat du lehenagotik eta gutxietsi nahi zuen maitasunaren beste alderdia (astean behingo ohe gimnasia) erruduntasunak zipriztintzen du. Romanek maitatzeko duen eskubidea zalantzan jartzen du; Anna sentimenduaren eta senaren arteko barne borrokan da.

Zer da bikote maitasuna? Koitoa edo seme-alabak edukitzea bezalako gauzatzeak beharrezko ditu edo horiek gabe ere egin dezake aurrera?

 

X

10. kapitulua: Ez duzu besteren ondasunik desiratuko

Zuzendaria: Krzystof Kieslowski / Gidoia: Krzystof Kieslowski eta Krzystof Piesiewicz / Argazkia: Jacek Blawut / Musika: Zbigniew Preisner / Zuzendaritza artistikoa: Halina Dobrowolska / Muntaia: Ewa Smal / Produkzioa: Ryszard Chutkowski Poloniako Telebistarentzat / Iraupena: 57 min. / Aktoreak: Jerzy Stuhr (Jerzy), Zbigniew Zamachowski (Artur), Henryk Bista (dendaren jabea), Olaf Lubaszenko (Tomek).

Jezry eta Artur guztiz desberdinak diren bi anaia dira; batzen dituen bakarra aita hil berriak (Poloniako zigilu bildumagile handienetakoa), ulertezina zaien arrazoi batengatik, familia pikutara bidali izanaren ustea da. Jezry familia batetako aita da, grisa, apur bat frustratua; Artur punk-rock talde batetako abeslaria, irabazitako guztia xahutzen duena, aurrezki edo jabetzarik gabea.

Aita hiltzean zigilu bilduma beraiena da. Zigiluak salduz gero aberastuko lirateke baina ez dira filatelikoek egindako balorazioez fidatzen. Aitak osatu gabe utzitako zigilu austriarren bilduma osatzeari ekingo diote. Trukean uste baino gehiago eman beharko dute, bizitzaren absurdoa begien aurrean jarriko zaie.

Bilduma egitea edukitzearen plazerean oinarritzen den ekintza da. Gutako bakoitzak barrenean darama jabetzak edukitzearekin gozatzen duen haurra. Baina jabetzak eskuratzearen truke ordaindu beharrekoa ez ote garestiegia? Zerbait gurea izatera iristen ahal da inoiz?

Advertisements


Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s