Aste hontan KIESLOWSKI-kin jarraituz

 

 

VII

Zein 10 hitzekin geratuko zinateke beste hitz guztiak erauziko balizkizute?

Maitasuna, gorrotoa, bakardadea, beldurra, kointzidentzia, mina, antsietatea, Jainkoa, ardura.

9 baino ez dituzu aipatu…

Inozentzia.”

Kieslowskiri egindako elkarrizketa batetik hartua

 

7. kapitulua: Ez duzu lapurretarik egingo

 

Zuzendaria: Krzystof Kieslowski / Gidoia: Krzysztof Kieslowski eta Krzysztof Piesiewicz / Argazkia: Dariusz Kuc / Musika: Zbigniew Preisner / Zuzendaritza artistikoa: Halina Dobrowolska / Muntaia: Ewa Smal / Produkzioa: Ryszard Chutkowski Poloniako Telebistarentzat / Iraupena: 55 minutu / Aktoreak: Anna Polony (Ewa), Maja Barelkowska (Majka), Wladislaw Kowalski (Stefan), Boguslaw Linda (Wojtek).

Majkak hogeitabi urte ditu. Hamasei zituenean Wojtek bere irakaslearekin alaba bat izan zuen. Bere ama Ewak, Wojtek irakasle zen institutuko zuzendariak, jaiotze agiriak faltsutu eta haurraren amatasuna bere gain hartu zuen. Bizitzeko beldurrak, ama izateko prest ez sentitzeak, bultzatu zuen Majda Ewaren nahia onartzera. Baina orain bere amari egindakoa ordainarazi nahiko dio.

Zenbateraino baldintzatzen du ama biologikoa izateak haurrak amarekiko duen maitasuna? Lapur al daiteke gurea den zerbait? Zer da gizakiak benetan berea kontsideratu dezakeena?

 

 

VIII

 

8. kapitulua: Ez duzu testigantza faltsurik egingo ez eta gezurrik esango ere

Zuzendaria: Krzystof Kieslowski / Gidoia: Krzysztof Kieslowski eta Krzysztof Piesiewicz / Argazkia: Andrzej Jarosewicz / Musika: Zbigniew Preisner / Zuzendaritza artistikoa: Halina Dobrowolska / Muntaia: Ewa Smal / Produkzioa: Ryszard Chutkowski Poloniako Telebistarentzat / Iraupena: 55 minutu / Aktoreak: Maria Koscialkowska (Zofia), Teresa Marceczewska (neska), Jacek Strzemzalski (zaintzailea), Hanna Szczerkorwksa (emakume gaztea).

Zofiak partisanoa zenean, 1943an, Elzbieta izeneko neskatila judu bat sakrifikatu zuen ia ziurra zen heriotza batetara kondenatuz Armada Gorriaren babespean. Paradoxikoki etorkizunean Elzbieta Zofiaren lan guztien itzultzaile amerikarra izango da. Haurtzaroko traumak bizi izandako lekuetara itzuliz bere mamuei aurre egitea erabakitzen du. Iraganera itzultzea katartikoa da bientzat, duela 45 urte gertatutakoaren zentzua ulertzera iritsiko baitira.

Kontzientziarik gardenenak ere itzal eremu bat izan ohi du. Zofia, moralaren filosofia irakaslea, zalantzak bizi du; arrazoi politikoak giza pietatearen gainetik jarri izanaren zalantzak, norbere bizitzan aurrera egin ahal izateko gezurra egiaren gainetik jarri izanaren damuak.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s